Dame Jocelyn
Hitzaldiak: + Hitzaldi Publikoak | Asteazkena, Urriak 2 | Victoria Eugenia Antzokia | Publikoa | |
|||
Britainia Handiko astrofisikari hau Glasgoweko Unibertsitatean lizentziatu zen Fisikan, eta Cambridgeko Unibertsitatean lortu zuen doktoregoa, 1969an. Cambridgen doktorego ondoko ikaslea zela, pulsar baten radio-seinalea aurkitu zuen lehenengoz, Antony Hewish bere tesiaren zuzendariarekin batera. Ikerketa horiengatik Hewishek Fisikako Nobel Saria partekatu zuen Sir Martin Ryle-rekin. Doktoregoa lortu ondoren, Bell Burnellek Britainia Handiko hainbat unibertsitate eta erakundetan lan egin zuen, eta irakasle bisitaria izan zen Ameriketako Estatu Batuetako Princeton Unibertsitatean. Zientzietako dekanoa izan zen Bath Unibertsitatean (2001-2004), Britainia Handiko Astronomiako Errege Elkarteko lehendakaria izan zen (2002-2004), Fisika Institutuko lehendakaria izan zen (2008-2010), eta gaur egun, Oxford Unibertsitateko Astrofisikako irakasle bisitaria eta Mansfield College erakundeko fellow kidea da.
Bell ez zen hartu Nobel Sariaren hartzaile-kide gisa, eta horrek polemika handia sortu zuen bere garaian. Dena den, beste hainbat erakundek saritu dute. Besteak beste, honako sari hauek azpimarra daitezke: Filadelfiako Franklin Institutuko Albert A. Michelson Domina (1973), Britainiako Astrofisikako Errege Elkarteko Herschel Domina (1989) eta Ameriketako Filosofia Elkarteko Magellanic Saria (2000). Halaber, ohorezko zenbait titulu jaso ditu. 2003an, Royal Society elkarteko kide hautatu zuten, eta 2007an, Britainia Handiko Inperioaren Ordenako Andre Komandante titulua eman zioten. |
|||
Aaron CIECHANOVER Biomedikuntza Technion, Haifa, Israel Hitzaldiak: + Hitzaldi Publikoak | Asteartea, Urriak 1 | Victoria Eugenia Antzokia | Publikoa | + Topaketak | Asteazkena, Urriak 2 | Artium | Ikasleei zuzendua |
|
|||
Haifan jaio zen, Israelen. Technion - Israel Institute of Technology institutuko Ikerketako irakasle gailena da. Jerusalemgo Hebrew Unibertsitatean lizentziatu eta doktoratu zen. 1982an, Technion institutuan doktoratu zen. Han, graduondoko ikaslea zela, Avram Hershko doktorearekin batera eta Filadelfiako (AEB) Fox Chase Cancer Center zentroko Irwin A. Rose doktorearekin lankidetzan, aurkikuntza hau egin zuen: ubikitina eta diana-proteina baten lotura kobalentea proteina degradatzeko lehen seinalea da. Elkarrekin, mekanismo hori deszifratu zuten, haren funtzio proteolitiko nagusiak zehaztu zituzten, eta geroko proteasa espezifiko batentzako ezagutze-seinale gisa balio duen eredua proposatu zuten. MIT institutuan (Massachussets Institute of Technology), ubikitinari buruzko ikerketak egiten jarraitu zuen, Harvey Lodish doktorearen doktorego ondoko lankide gisa.
Ciechanover irakasleak hainbat sari jaso ditu, besteak beste, Albert Lasker Award saria (2000), Israel saria (2003) eta Kimikako Nobel saria (2004), Hershko eta Rose irakasleekin partekatu zuena. Era berean, Ciechanover Israelgo Zientzien eta Gizarte Zientzien Akademia Nazionaleko kidea da, baita Vatikanoko Zientzien Akademia Santuko kidea, Arteen eta Zientzien Akademia Amerikarreko kidea, AEBko Zientzien Akademia Nazionaleko kidea eta Zientzien Akademia Nazionalaren Medikuntza Institutuko kidea ere.
|
|||
Juan Ignacio
Hitzaldiak: + Topaketak | Astelehena, Irailak 30 | Eureka! | Ikasleei zuzendua | + Hitzaldi Publikoak | Astelehena, Irailak 30 | Victoria Eugenia Antzokia | Publikoa | |
|||
Juan Ignacio Cirac Manresan jaio zen, 1965ean. 1988an Fisika Teorikoan lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta 1991n doktoratu egin zen. 2001az geroztik Max Planck Sozietateko kide eta Optika Kuantikoko Max Planck Institutuko zuzendari da (Garching, Alemania).
Konputazio kuantikoan eta bere aplikazioetan (informazioan) aditua da, eta bere ikerketa nagusiak informazioaren teoria kuantikoaren arloan egin ditu. Bere teorien arabera, ordenagailu kuantikoak iraultza ekarriko du informazioaren mundura; izan ere, modu eraginkorragoan komunikatzea eta datuen tratamendua eta banku transferentziak modu seguruagoan egiteko aukera emango du.
Espainiako eta Austriako Zientzia Akademietako eta Ameriketako Fisika Sozietateko kide laguntzaile da. Hainbat sari jaso ditu, hala nola Austriako Zientzia Akademiako Felix Kuschenitz Saria (2001), Europako Zientzia Fundazioko Quantum Electronics Saria (2005), Ikerketa Zientifikoaren eta Teknikoaren Asturiasko Printzea Saria (2006) BBVA Fundazioko Ezagueraren eta Kulturaren Mugak Saria Oinarrizko Zientzietan (2008), Franklin Domina (2010) eta berriki Wolf Foundation-eko 2013ko Fisika Saria.
|
|||
Claude
Hitzaldiak: + Hitzaldi Publikoak | Asteazkena, Urriak 2 | Victoria Eugenia Antzokia | Publikoa | |
|||
|
|||
Konstantinan (Aljeria) jaiotako frantziar fisikaria da. 1962an, Pariseko Goi Mailako Eskola Normalean (École Normale Supérieure-ENS) lortu zuen doktoregoa. 1960an, Ikerketa Zientifikoko Zentro Nazionalean (Centre National de la Recherche Scientifique-CNRS) sartu zen, eta bertan aritu zen 1964ra arte; urte horretan, Pariseko Unibertsitateko irakasle izendatu zuten.
1973an, fisika atomikoko eta molekularreko irakasle gisa hasi zen Pariseko Collage de France ikerketa-zentro ospetsuan, eta lan horretan aritu zen urte luzez. Cohen-Tannoudji irakasleak irakaskuntza-esperientzia handia duenez, hainbat testuliburu argitaratu ditu, eta fisikako ikasleek, unibertsitatekoek zein graduondokoek, biziki balioesten dituzte.
|
|||
Dudley
Hitzaldiak: + Hitzaldi Publikoak | Astelehena, Irailak 30 | Victoria Eugenia Antzokia | Publikoa | + Topaketak | Osteguna, Urriak 3 | Bizkaia Aretoa | Ikasleei zuzendua | |
|||
Yuan T. Lee-rekin batera, ikerketa kimikoan molekula sorten teknika erabiltzen hasi ziren lehenengo zientzialarietako bat izan zen. 1959an aparatu bat asmatu zuten, eta bertan, bi sorta, bakoitza substantzia bereko partikulek osatutakoa, gurutza zitezkeen; hala, hainbat espezietako atomoek eta molekulek talka egitea eta erreakzionatzea ahalbidetu zen. Talka horiei esker ikusi ahal izan zen erreakzioko produktuak ihes egiten duela sortak gurutzatzen diren lekutik. Hainbat partikula detektagailu erabiliz erreakzioko produktuek zenbateko energia duten zehaztu daiteke, eta baita energia hori nola banatzen den ere: translazioa (molekula osoaren mugimendua), dardara (molekula zatien barne oszilazioak) eta errotazioa.
Herschbach heziketa zientifiko eta jendarteko zientziaren jarraitzaile sutsua da. Adin guztietako ikasleei hitzaldiak ematen dizkie, zientzia eta aurkikuntzarekiko duen gainezkako gogoa helaraziz. Herschbachek bere ahotsa eta irudia ere eskeini du ‘Simpsonsdarren’ “Treehouse of horror XIV” kapituluan, non Fink irakasleari Fisika Nobel Saria aurkezten ikus genezakeen.
|
|||
Jean-Marie Hitzaldiak: + Hitzaldi Publikoak | Osteguna, Urriak 3 | Victoria Eugenia Antzokia | Publikoa |
|
|||
Rosheimen jaio zen, Frantzian. Kimikako ikasketak egin zituen Strasbourgeko Unibertsitatean, eta 1963an eskuratu zuen doktoretza. Doktore-tesia egin ondoren, urtebete egin zuen Harvardeko Unibertsitatean, Robert Burns Woodward irakaslearekin lanean eta B12 bitaminaren sintesi kimikoa garatzen. 1970ean kimikako irakasle izendatu zuten Strasbourgeko Unibertsitatean, eta 1980an Parisko Collège de France ospetsuko irakasle izateko hautatu zuten.
1987an Kimikako Nobel Saria jaso zuen, Pedersenekin eta Cramekin batera, antzemate molekularraren (hau da, molekula hartzaile batek substratu batekiko lotura ezagutzeko eta gauzatzeko erabiltzen duen sistemaren) oinarri kimikoari buruz egin zituen ikerketengatik. Gainera, antzemate molekularrak funtsezko zeregina betetzen du prozesu biologikoetan.
Hainbat urtetako jardunaren ondorioz, kimikaren adar berri bat definitu behar izan zuen Lehnek, eta adar berri horri "kimika supramolekularra" deitzea proposatu zuen. Izan ere, bi espezie kimiko desberdin edo gehiago molekularteko indar ez-kobalenteen bidez elkartzearen ondorioz sortzen diren entitate konplexuak ditu aztergai (aitzitik, kimika molekularrean, entitateak osatzen dira lotura kobalente bidez uztartutako atomoak oinarri hartuta). Eremu berri hori auto-antolaketa prozesuen kimika izena hartuta garatu da, eta azken aldian "kimika adaptatiboa" ere esaten zaio.
|
|||
Amand
Hitzaldiak: + Hitzaldi Publikoak | Ostirala, Urriak 4 | Victoria Eugenia Antzokia | Publikoa |
|
|||
Amand Lucasek Fisika Zientzietako doktoregoa lortu zuen 1966an, Liejako Unibertsitatean (Belgika). 1962tik 1974ra ikertzailea izan zen Ikerketa Zientifikoetarako Belgikako Fundazio Nazionalean. 1967an eta 1968an doktorego ondoko ikerketa egin zuen Columbuseko Battelle Memeorial Institute erakundean, Ohion (AEB). 1970ean, ikertzaile bisitaria izan zen Triesteko (Italia) ICTP erakundean (Fisika Teorikoko Nazioarteko Zentroa). 1970etik 1972ra ESTEC (Zientzia eta Teknologiako Europako zentroa) erakundean lan egin zuen, Noordwijk-en (Holanda). 1974an, Namurgo Unibertsitateko Fisikako katedradun izendatu zuten, eta han lan egin zuen erretiroa hartu arte, 2002. urtera arte, hain justu. Ibilbide profesionalean, bi aldi sabatiko egin zituen: lehena, IBM Ikerketa Zentroan, Yorktown-en (New York), 1977-1978 artean; bigarrena, berriz, IBM erakundean, Almaden-en (Kalifornia), 1986-1987 artean.
Amand Lucasek ehunka monografia, liburu eta artikulu zientifiko idatzi ditu.
|
|||
Ginés
Hitzaldiak: + Hitzaldi Publikoak | Ostirala, Urriak 4 | Victoria Eugenia Antzokia | Publikoa |
|
|||
Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean lizentziatu zen Zientzia Biologikoetan, eta doktoregoa lortu zuen 1973an. Gaur egun, Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseiluko (CSIC) eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Severo Ochoa Biologia Molekularreko Zentroko Ikerketako irakaslea da. Zentro horretako zuzendaria izan zen 1990-1991 artean. Morata irakaslea garapen-genetikan aditua da; zehazki, Drosophila melanogaster euliaren arkitektura biologikoaren ikerketan. Euli horren ikerketa genetikoak giza garapenaren biologia ezagutzea ahalbidetzen du, eta, etorkizunean, organoen birsortzeen gai zelularrei buruzko informazioa azaltzeko bide emango du. Aurrerapen horiek onurak ekar ditzakete minbiziaren aurkako tratamendu berrietan, eta beharbada, gizakien zahartzea kontrolatzeko aukera eskain dezake.
Morata irakasleak ikerketa-lanak egin ditu hainbat erakundetan, hala nola Ingalaterrako Cambridge eta Oxford Unibertsitateetan, Kaliforniako Unibertsitatean eta Frantziako eta Suitzako zenbait zentrotan. Halaber, hainbat sari jaso ditu, besteak beste: Santiago Ramón y Cajal Ikerkuntza Sari Nazionala (2002), Andaluziako Urrezko Domina (2003), Zientzia eta Teknologiako México Saria (2004) eta Ikerketa Zientifikoko eta Teknikoko Asturiasko Printzea Saria (2007).
|
|||
Sir John PENDRY Fotonika Imperial College London, Reino Unido
Hitzaldiak: + Hitzaldi Publikoak | Osteguna, Urriak 3 | Victoria Eugenia Antzokia | Publikoa |
|
|||
Ingalaterran jaio zen eta Imperial College London erakundeko Blackett laborategian dihardu 1981az geroztik.
Cambridgeko Unibertsitateko Cavendish laborategian ekin zion bere ibilbideari, eta ondoren, Erresuma Batuko Science and Technology Facilities Council erakundeko Daresbury laborategiko teoria-taldea zuzendu zuen sei urtez. Marconi enpresarekin lankidetzan, hainbat “metamaterial” diseinatu zituen (alegia, naturan aurkitzen ez diren propietateak dituzten material artifizial berritzaileak). Horrenbestez, permitibitate elektriko negatiboa duten metamaterialak diseinatu eta egin zituzten, eta geroago, berriz, iragazkortasun magnetiko negatiboa dutenak. “Leiar perfektua” egiteko proposamena izan zen proiektuaren gailurra; izan ere, uhin-luzerak ez du mugatzen leiar horren bereizmena. Pendryren lanek izan duten oihartzunari erreparatuta, errefrakzio-indizeen azterketa eta aplikazio praktikoa duen lehenengo “ikusezintasun-kapa” dira gehien jendarteratu direnak.
Imperial College London erakundeko Fisika Saileko buru izan zen John Pendry, baita Fisika Zientzien Fakultateko dekano ere. Jaso dituen aintzatespenen eta sarien zerrenda luzeari begira, aipatzekoak dira, besteak beste: Royal Societyko kide izatea (1984), Cambridgeko Unibertsitateko Downing Collegeko ohorezko bazkide izatea, Dirac saria (1996) eta Royal Societyko errege-domina (2006). Gainera, “Sir” titulua ere jaso du(2004), zientziari egindako ekarpenak direla-eta.
|
|||
José María
Hitzaldiak: + Hitzaldi Publikoak | Asteazkena, Urriak 2 | Victoria Eugenia Antzokia | Publikoa | |
|||
José María Pitarke CIC nanoGUNEko zuzendari nagusia da. Zientzia Fisikoetan Doktorea da. Doktoradutza 1990. urtean lortu zuen aipamen bereziarekin Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), tunel espektroskopiaz eta solidoetako elektroi eta fotoi emisioaz egindako ikerketa lanarengatik. Ondoren, AEBko Oak Ridge-ko Laborategi Federalean aritu zen. 1993. urtean UPV/EHUko irakasle titularra bilakatu zen eta AEBtako zenbait unibertsitatetan nahiz London-eko Imperial College-an seihileko sabatikoak eman zituen. 2000. urteaz geroztik, UPV/EHUko Materia Kondentsatuaren Fisikako katedraduna da. 2005. urteaz geroztik, Cambridge-eko Unibertsitateko Churchill College-ko ByFellow-a da. Haren ikerketa gaien artean honako hauek dira azpimagarrienak: materia kondentsatuaren teoria, eta solido, azal nahiz nanoegituretako elektroi anitzen elkarrekintza.
2006. urteko otsailean nanoGUNE ikerketa zentroaren zuzendari nagusi izendatua izan zen, zentroaren sortze ekitaldian bertan; 2006. urteko irailean nanoGUNEko zuzendaritza lanari ekin zitzaion, unibertsitateko bere eginkizunak alde batera erabat utzi gabe. 2009. urteko urtarrilean, nanoGUNEren irekiera ekitaldia izan eta hilabete gutxira, 9. Manuel Laborde Werlinden sariaren epaimahaiak aipamen berezia eman zion grafenoaren inguruan abian jarritako enpresa-ekimena goraipatzeko. Graphenea enpresaren bultzazailea izan zen; nanoGUNEk 2010. urteko apirilean Graphenea sortu zuen, inbertitzaile pribatuekin batera, kalitate handiko grafeno xaflak merkaturatzeko eta grafenoan oinarrituriko teknologiak garatzeko xedeaz.
2013ko martxoaz geroztik, zientzia eta teknologia gizarteratzearen aldeko Elhuyar Fundazioaren lehendakaria da ere bai.
|
|||
Lisa
Hitzaldiak: + Hitzaldi Publikoak | Asteartea, Urriak 1 | Victoria Eugenia Antzokia | Publikoa | |
|||
Randall profesoreak doktoregoa eskuratu zuen Harvardeko Unibertsitatean, eta hainbat katedraren arduradun izan da MITen eta Princetoneko unibertsitatean, 2001ean Harvardera itzuli aurretik. Lisa Randallek partikulen fisika teorikoa eta kosmologia ikertzen du Harvarden. Randallek egiten duen ikerketa lanak materiaren propietateez eta elkarrekintzez dugun egungo ikuspegiarekin lotuko diren teorien bilaketan oinarritzen dira. Era askotako ereduak garatu eta aztertu ditu auzi horiek lantzeko; garrantzitsuena espazioaren dimentsio estrei buruzkoa da.
Egin dituen ikerketei esker, Randall fisikari teoriko goraipatu eta nabarmenetako bat bihurtu da, eta sari eta aipamen ugari eskuratu ditu. Honako elkarteetako kide da: Zientzien Akademia Nazionala, Amerikar Elkarte Filosofikoa, Arteen eta Zientzien Amerikar Akademia, eta Royal Irish Academy ospetsuaren ohorezko kidea, besteak beste. 2003. urtean Erromako Unibertsitateko, La Sapienza, Caterina Tomassoni e Felice Pietro Chisesi saria jaso zuen, 2006. urtean, Fisikako Irakasleen Amerikar Elkartearen Klopsteg Saria, irakaskuntza arloan egindako lanagatik, eta 2007. urtean, Fisikaren Amerikar Elkarteak emandako Julius Lilienfeld saria, partikula elementalen fisikan egindako ikerketagatik eta publikoari begira egindako komunikazio lanagatik.
Era berean, Randall oso ezaguna da publiko orokorrean egin dituen argitalpen, hitzaldi eta telebista zein irratiko agerraldiei esker. Randallek argitaratu dituen Warped Passages: Unraveling the Mysteries of the Universe’s Hidden Dimensions eta Knocking on Heaven’s Door: How Physics and Scientific Thinking Illuminate the Universe and the Modern World liburuak New York Timesen 100 liburu onenen zerrendan egon ziren. Higgs Discovery: The Power of Empty Space liburua 2012an plazaratu zuen. Randallek, halaber, ekarpen artistiko-zientifikoak egin ditu, opera baterako libretto bat idatziz.
|
|||
Arantxa
Hitzaldiak: + Hitzaldi Publikoak | Osteguna, Urriak 3 | Victoria Eugenia Antzokia | Publikoa | |
|||
|
|||
Rafael YUSTE
Hitzaldiak:
+ Hitzaldi Publikoak | Asteartea, Urriak 1 | Victoria Eugenia Antzokia | Publikoa | + Hitzaldi Publikoak | Asteazkena, Urriak 2 | Bizkaia Aretoa | Publikoa |
|
|||
Brain Activity Map Project (Garun Jarduera Mapeatzeko Proiektua) proiektuaren burua da. Maila handiko nazioarteko ekimen bat da, garun-zirkuituetan neurona bakoitzaren jarduera erregistratzeko eta manipulatzeko xedea duena. Obamaren administrazioak berriki babestu du proiektua, eta BRAIN ekimen gisa bataiatu dute.
Rafael Yuste Biologia Zientzien eta Neurozientzien katedraduna da, Columbiako Unibertsitatean (AEB). Madrilen jaio zen, eta bertan jaso zuen prestakuntza. Unibertsitate Autonomoko medikuntzako doktore egin zen, Jiménez Díaz Ospitale Fundazioan. Cambridgeko (Erresuma Batua) LMBn, Sydney Brenner-en taldean ikerketa aldi labur baten ondoren, doktoregoko ikasketak egin zituen Larry Katz doktorearekin, Rockefeller Unibertsitatearen Torsten Wiesel laborategian (New York). Gero, lankidetzan jardun zuen Bell Laborategiekin, eta han lau urteko doktore-ondokoa egin zituen David Tank eta Winfreid Denk doktoreekin batera, Konputazio Biologikoko Sailean, Fisikako Dibisioaren barruan. 1996. urtean, Columbia Unibertsitatearen Biologia Zientzien Sailean sartu zen. 2005. urtean, HHMI ikertzaile eta Garun Zirkuituen Kavli Institutuko zuzendarikide izendatu zuten, Columbian.
Yuste doktorea eta haren laborategia “alderantzizko ingeniaritza” estrategia bat ari dira ezartzen, mikro-zirkuitu kortikalaren funtzioa ulertzeko, oinarrizko elementua baita garuneko azalaren arkitekturan. Gai horiek ikertzeko, Yuste aitzindaria izan da laser-irudiko tekniken garapenean eta aplikazioan, hala nola zirkuitu neuronalen kaltzio-irudiak, irudi bifotonikoa, eta fotoestimulazioa, konposatu kaiolatuak eta argi modulazio bidezko mikroskopia holografikoa erabiliz. Aurrerapen tekniko horien bidez hainbat patente sortu dira, eta horietako bi merkaturatzeko lizentzia dute dagoeneko. Yustek hainbat sari jaso ditu, eta horien artean New York Hiriaren Alkatearen Saria eta Neurozientzien Elkarteko Ikertzaile Gaztearen Saria nabarmentzen dira.
|
|||
Jaso ezazu ekitaldien azken albisteak
.................................................
Hitzaldien bideoak DIPC.TV n
Informazio gehiago
.................................................
Like us, find us,
follow us
.................................................
Get talking ...
Tweets sobre "@DIPCehu OR @euskampus OR #quantum13"
@DIPCehu | @euskampus
#quantum13
.................................................
Passion for Knowledge - Quantum 13
Irailaren 30etik urriaren 6ra
Basque Country, Spain
Antolakuntza:
DIPC euskampus-en baitan
Idazkaritza Teknikoa
Lankor - Kongresu eta Ekitaldiak
Parque Empresarial Zuatzu, Edif. Zurriola planta baja local 5
20018 Donostia - San Sebastián
Tel: +34 943 42 81 11 E-mail: larraitz@lankor.com
Fax: +34 943 42 80 55 Web: www.lankor.com
Multiplataforma
Web egokituta smarthphone eta tablet-entzako
Pas
Esta obra está bajo una Licencia Creative Commons Atribución-NoComercial-CompartirIgual 3.0 España