Topaketak > Aurkezpena

Aurkezpena

 

top@Dipc

Izena Eman


Aurreko urteetako bideari jarraituta, Donostia International Physics Centerrek (DIPC) atsegin handiz aurkeztu nahi du top@DIPC - Zientziarekin solasean! topaketaren edizio berri bat; alegia, Nobel saridunen eta bigarren hezkuntzako ikasleen arteko topaketa.

2009. urteaz gero urtero-urtero egin diren topaketa hauen helburu nagusia, hain zuzen, zientzia- eta teknologia-ikasketei begirako bokazioa sustatzea da; betiere, ezagutzarekiko pasioak ikasle gazteak goitik behera busti ditzan.

Icono flecha atombyatom 2009
Icono flecha Passion for Knowledge 2010
Icono flecha top@DIPC Zientziarekin solasean! 2011
Icono flecha top@DIPC Zientziarekin solasean! Bilbo 2012

V. edizio honetan hiru topaketa egingo ditugu: bat Donostian, bestea Bilbon eta hirugarrena, aurreneko aldiz, Gasteizen. Topaketek berez duten espiritu informalari eutsiko diogu. Bertan, ikasle gazteek punta-puntako zientzialariekin hitz egiteko aukera izango dute, baita Nobel saridun batzuekin ere. Eta horiei guztiei euren zalantzak azaldu eta galderak egin ahal izango dizkiete zuzenean.
 


  Lunes
30
SEPT.
Miércoles
2
OCT.
Jueves
3
OCT.
 
Donostia - San Sebastián
Eureka! zientzia museoa

Vitoria - Gasteiz
Museo Artium

Bilbao
Bizkaia Aretoa
  Bell

Dame Jocelyn
BELL BURNELL

Astrofisika

Ciechanover

Aaron

CIECHANOVER
Biomedikuntza


 

Dudley HERSCHBACH

Dudley
HERSCHBACH

Fisika-Kimika


 

Cohen

Claude
COHEN-TANNOUDJI

Fisika

 

Rafael YUSTE

Rafael
YUSTE

Biologia


 

Sir John PENDRY

Sir John
PENDRY

Fotonika


 

Cirac

Juan Ignacio
CIRAC

Fisika teorikoa

 

Topaketa bakoitzean, nazioartean ezagunak diren hainbat arlotako pare bat ikertzaile izango dira (Passion for Knowledge - Quantum 13ko gonbidatuen artean aukeratutakoak) eta baita Pedro M. Etxenike ere, topaketaren moderatzaile edo aurkezle arituko dena. Gonbidatutako zientzialariek lehen pertsonan hitz egingo dute zientziarekin eta ikerketarekin lotuta duten pasioari buruz. Eta, bide batez, bertan izango diren ikasleek zientzialarien bizipenen eta ibilbide profesionalean metatutako esperientzia guztien gainean egindako galderei erantzungo diete. 

top@DIPC Zientziarekin solasean! topaketak, hain zuzen, datorren ikasturtean (2013/2014) DBHko 4. maila edo Batxilergoa egiten ari diren ikasleei zuzendutakoak dira. Topaketetan parte hartzeko izen-emateak ikastetxeen bitartez egingo dira. Horretarako, webgunean bertan eskuragarri dagoen izen-emate galdetegia bete beharko da. Aurretiko izen-ematea burutzeko epea irailaren 7a arte egongo da irekirik.

top@DIPC - Zientziarekin solasean! ekitaldia Passion for Knowledge - Quantum13 jaialdiaren baitan dago antolatua. Kutxa Gizarte Ekintzak, Naturgasek, Telefonikak, Eureka! Zientzia Museoak, Artium-ek eta UPV/EHU-k lagundutako ekimena da, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Garatu ekimenaren babesa du.

Zuen zain gaude!
 

Izena ematea doakoa da.

Newsletterraren harpidetza

Jaso ezazu ekitaldien azken albisteak

Azken Albisteak

.................................................
Hitzaldien bideoak DIPC.TV n
Informazio gehiago
.................................................

 
 Emaiguzu zure iritzia   
 
.................................................

Like us, find us,
follow us

 Facebook   Twitter   Google plus  Flickr
.................................................

Get talking ...

Icon Twitter

.................................................

 

 

Antolatzaileak            
Babesleak   Laguntzaileak      
Ministeria de Educación, Cultura y Deporte Gobierno Vasco CFM Ikerbasque

 

Cic nanogune

Cátedra de Cultura Científica
Fecyt   Eureka! Artium

 

Donostia Kultura

 

 

Passion for Knowledge - Quantum 13

Irailaren 30etik urriaren 6ra
Basque Country, Spain Map

Antolakuntza:
DIPC euskampus-en baitan

Idazkaritza Teknikoa

Lankor - Kongresu eta Ekitaldiak
Parque Empresarial Zuatzu, Edif. Zurriola planta baja local 5
20018 Donostia - San Sebastián

Tel: +34 943 42 81 11         E-mail: larraitz@lankor.com
Fax: +34 943 42 80 55        Web: www.lankor.com

Multiplataforma

Web egokituta smarthphone eta tablet-entzako

Skype

Pas