Topaketak > Partehartze baldintza

Partehartze baldintza

 

Icono flecha  Ekimena honako Hezkuntza Zentro hauei dago zuzendua:
  Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Zentroak, dauden plaza guztiak bete arte (gutxi gorabehera 40/60 ikastetxe).
   
Icono flecha  Parte-hartzaileak:
  Hezkuntza-zentro bakoitzeko irakasle bat eta hiru ikasle topaketa bakoitzeko.

Egoitza bakoitzaren edukieraren arabera, dena den, parte-hartzea handitzeko aukera aztertuko da (ikastetxe bakoitzeko lau ikasle).
   
Icono flecha  Ikasleen profila:
 

Ikasleen profila: 2013/2014 ikasturtean DBHko 4. maila edo zientzia-batxilergoko bi ikasturteetako zeinahi egiten ari diren ikasleak; betiere, honako baldintza hauek betetzen badituzte:

  • Topaketetan landuko diren gaiekin lotutako kontuetan errendimendu ona edukitzea.
  • Ingeles-maila ona.

Hezkuntza-zentro bakoitzetik parte hartuko duten ikasle guztiek ez dute zertan maila edo talde berekoak izan; nolanahi ere, irakaslearen esku geratuko da aukeraketa egitea.

   
Icono flecha  Parte hartuko duten hezkuntza-zentroek bete beharreko baldintzak:
 

Webgune honetan izena ematea, irailaren 7a bitartean.

 

Aurretiko izen-emate hori hezkuntza-zentroak berak egin beharko du, eta ondo zehaztu beharko du zer topaketatan edo topaketetan parte hartu nahi duen.  Onartutako zentroek posta elektroniko bidez jasoko dute parte-hartzearen baieztapena.

 

Mezu elektronikoan adieraziko den prozedurari jarraituta. Galdetegi horretan parte-hartzaileen izen-abizenak adierazi beharko dira, eta baita ikertzaileei egin nahi dizkieten galderak zein diren ere. Informazio hori bidaltzeko azken eguna irailaren 18a izango da.

 

Doan da top@DIPC Zientziarekin solasean! topaketetan parte hartzea.

   
Icono flecha  Parte hartuko duten zentroak aukeratzeko irizpideak:
 

Parte hartuko duten zentroen aukeraketa izena eman duten hurrenkeraren arabera egingo da, topaketa bakoitzerako aurreikusitako edukiera bete arte. Ikastetxe bakoitzak topaketa batean baino gehiagotan izena eman, eta parte hartu ahal izango du; alabaina, dagoen plaza-muga dela tarteko, hezkuntza-zentro bakoitzak ikasle-talde bakarraren ordezkaritza eraman ahal izango du topaketa bakoitzera. Gainera, azken plazak esleitzean, lehentasuna emango zaie topaketa bakarrean parte hartzera doazen ikastetxeei; hartara, eskaera egiten duten hezkuntza-zentro guztiek izango dute hiru topaketetakoren batean parte hartzeko aukera.

 

Informazio gehiago behar izanez gero, edo zeinahi zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan honako helbide honetan: info-topadipc@quantum13.eu

   

 

Newsletterraren harpidetza

Jaso ezazu ekitaldien azken albisteak

Azken Albisteak

.................................................
Hitzaldien bideoak DIPC.TV n
Informazio gehiago
.................................................

 
 Emaiguzu zure iritzia   
 
.................................................

Like us, find us,
follow us

 Facebook   Twitter   Google plus  Flickr
.................................................

Get talking ...

Icon Twitter

.................................................

 

 

Antolatzaileak            
Babesleak   Laguntzaileak      
Ministeria de Educación, Cultura y Deporte Gobierno Vasco CFM Ikerbasque

 

Cic nanogune

Cátedra de Cultura Científica
Fecyt   Eureka! Artium

 

Donostia Kultura

 

 

Passion for Knowledge - Quantum 13

Irailaren 30etik urriaren 6ra
Basque Country, Spain Map

Antolakuntza:
DIPC euskampus-en baitan

Idazkaritza Teknikoa

Lankor - Kongresu eta Ekitaldiak
Parque Empresarial Zuatzu, Edif. Zurriola planta baja local 5
20018 Donostia - San Sebastián

Tel: +34 943 42 81 11         E-mail: larraitz@lankor.com
Fax: +34 943 42 80 55        Web: www.lankor.com

Multiplataforma

Web egokituta smarthphone eta tablet-entzako

Skype

Pas