Tailerrak > Nobel Pitch

Nobel Pitch

 

Gure artean izango ditugun gonbidatu entzutetsuen egonaldia aprobetxatuz, urriaren lehen astean Nobel Pitch izena jarri diogun aparteko tailer bat ospatuko dugu. Saio berezi hau, “elevator pitch” teknikan oinarritzen da: komunikazio-teknika azkarrak, inbertsoreak konbentzitzeko. Alegia, bizpahiru minututan era argi eta zuzen batean ideia edo proiektu bat aurkeztea.

 

Nola kontatuko zenioke Nobel saridun bati zure lana, berarekin igogailuan igotzen zaren denbora-tarte horretan?

 

 

Register

Arlo ezberdinetako (biologia, fisika eta kimika) doktoratu osteko ikertzaile gazteei zuzendua, ikertzaileek alor horietan punta-puntako zientzialariekin jarduteko aukera izango dute tailer honetan.

 

Ondoko Nobel Sariek berretsi dute parte-hartzea: 

 

 Aaron CIECHANOVER, biologia  Dudley HERSCHBACH, kimika-fisika
 Claude COHEN-TANNOUDJI, fisika  Jean-Marie LEHN, kimika

 

12-15 ikerlari gazte inguru hautatuko dira, beraien "elevator pitch"-a aurkeztu eta beraien ikerketa lanaren inguruan aritzeko 5 bat minutuz.  Hala ere, saioan 70 ikertzaile bitartek parte hartu ahal izango dute, eta aurkezpenen ondorengo eztabaidara batu, zientziaren aurrerapen eta abangoardiako ikerkuntza gaien inguruan hitz egiteko.

 

Hitz batez, tailer hau punta-puntako zientzialariak topatzeko aukera ezin hobea izango da ikerlari gazteentzat. Ezin duzu galdu inolaz ere!

 

Nobel Pitch-a asteartean, urriak 1ean, goizez (11:00h-k inguru) ospatuko da nanoGUNEko egoitzan. 

 

Parte hartu nahi duten ikertzaileek, webgune honetan bertan eman beharko dute izena, honako galdetegia beteaz eta beraien ikerketa lanaren laburpen bat bidaliz, irailaren 8a baino lehen.

 

DIPCk antolatua Passion for Knowledge - Quantum 13 programaren baitan, tailer berezi hau Ikerbasque Zientziarako Euskal Fundazioak koordinatzen du UPV/EHUrekin elkarlanean.


EGOITZA


 

Icono

 

nanoGUNE


Tolosa Hiribidea 76 Donostia

Webgune ofiziala
GPS: 43.3181, -1.9957
 

 

CIC nanoGUNE

      Ikusi Mapa

 

Newsletterraren harpidetza

Jaso ezazu ekitaldien azken albisteak

Azken Albisteak

.................................................
Hitzaldien bideoak DIPC.TV n
Informazio gehiago
.................................................

 
 Emaiguzu zure iritzia   
 
.................................................

Like us, find us,
follow us

 Facebook   Twitter   Google plus  Flickr
.................................................

Get talking ...

Icon Twitter

.................................................

 

 

Antolatzaileak            
Babesleak   Laguntzaileak      
Ministeria de Educación, Cultura y Deporte Gobierno Vasco CFM Ikerbasque

 

Cic nanogune

Cátedra de Cultura Científica
Fecyt   Eureka! Artium

 

Donostia Kultura

 

 

Passion for Knowledge - Quantum 13

Irailaren 30etik urriaren 6ra
Basque Country, Spain Map

Antolakuntza:
DIPC euskampus-en baitan

Idazkaritza Teknikoa

Lankor - Kongresu eta Ekitaldiak
Parque Empresarial Zuatzu, Edif. Zurriola planta baja local 5
20018 Donostia - San Sebastián

Tel: +34 943 42 81 11         E-mail: larraitz@lankor.com
Fax: +34 943 42 80 55        Web: www.lankor.com

Multiplataforma

Web egokituta smarthphone eta tablet-entzako

Skype

Pas