2010eko lehen Passion for Knowledge jaialdiak, hain zuzen, zientzia eta humanitateen mundu mailako irudi handiak, era askotako disziplina, kultura eta filosofiakoak bildu zituen, DIPCren hamargarren urteurrena eta zientziaren aurrerapenari eskainitako dedikazioa ospatzeko asmoz, betiere ezagutzak bere horretan sortzen duen maitasunak gidatua.
DIPCk bere betiko egiteko eta konpromisoaren bidetik jarraitzen du. Eta oraingoan, 2013. urtea aukeratu du Bohr-en eredu atomikoaren jaiotzaren 100. urteurrena elkarrekin ospatzeko. Horixe izan zen, hain justu, mekanika kuantikoaren oinarrizko mugarrietako bat.
1913. urtean, Niels Bohr fisikari daniarrak eredu atomiko berri bat proposatu zuen atomoen izaera eta propietateak definitzeko. Eredu horrek atomoetan behatutako propietate ulergaitzetako batzuk azaltzen laguntzen zuen; zehazki, Max Plank-en eta Albert Einsten-en aurkikuntza bereziak baliatuta: lehenengoa, gorputz beroek igorritako energia termikoari buruzkoa; eta bigarrena, efektu fotoelektrikoari buruzkoa. Bohr-en eredu atomikoaren berrikuntza nagusia, hain justu, egoera atomikoen kuantizazioa edo diskretizazioa galdegiten zuela zen. Eta ondorioz, gaur egun Mekanika Kuantikoa izenez ezagutzen duguna ondorengo urteetan garatzeko abiaburua izan zen hura.
Niels Bohr-ek Fisikako Nobel saria jaso zuen 1922. urtean, “atomoen egituraren eta horiek igorritako erradiazioaren ikerketari egindako ekarpenengatik”.
Fisikarekin lotutako teoria gutxik pizten dute mekanika kuantikoak bezainbesteko jakin-min eta interesa; eta ziur asko, beste ezein teoriak ez du izan gure bizimoduetan halako eragin nabarmena, hain denbora gutxian. Egia esan, materia eta unibertsoa ulertzeko dugun modua eraldatzeaz gainera, mekanika kuantikoak gure egunerokotasun hurbilean ditugun ezin konta ahala aplikazio teknologiko ekarri ditu: hasi elektronikatik (elektroiaren propietate kuantikoek informazioa transmititzeko eta prozesatzeko aukera ematen digute) eta segi medikuntzara arte (kasu askotan, mekanika kuantikoari esker, diagnostiko-teknika zehatzagoak eta ez hain kaltegarriak ditugu). Nekez aurkituko dugu, beraz, mekanika kuantikoak gure bizi-kalitatean eragin nabarmena ez duen arlorik.
Jaso ezazu ekitaldien azken albisteak
.................................................
Hitzaldien bideoak DIPC.TV n
Informazio gehiago
.................................................
Like us, find us,
follow us
.................................................
Get talking ...
Tweets sobre "@DIPCehu OR @euskampus OR #quantum13"
@DIPCehu | @euskampus
#quantum13
.................................................
Passion for Knowledge - Quantum 13
Irailaren 30etik urriaren 6ra
Basque Country, Spain
Antolakuntza:
DIPC euskampus-en baitan
Idazkaritza Teknikoa
Lankor - Kongresu eta Ekitaldiak
Parque Empresarial Zuatzu, Edif. Zurriola planta baja local 5
20018 Donostia - San Sebastián
Tel: +34 943 42 81 11 E-mail: larraitz@lankor.com
Fax: +34 943 42 80 55 Web: www.lankor.com
Multiplataforma
Web egokituta smarthphone eta tablet-entzako
Pas
Esta obra está bajo una Licencia Creative Commons Atribución-NoComercial-CompartirIgual 3.0 España