Topaketak > Topaketak Gonbidatuak

Topaketak Gonbidatuak

Icono flecha Donostia
  Astelehena, irailak 30
  Eureka! zientzia museoa Icono
 
Bell

Dame Jocelyn

BELL BURNELL
Astrofisika

Oxford University, UK

 

Cohen

Claude

COHEN-TANNOUDJI
Fisika

Collège de France y Laboratoire Kastler Brossel Ecole Normale Supérieure, Paris; France

 

Cirac

Juan Ignacio
CIRAC

Fisika Teorikoa
Max Planck Institut für Quantenoptik,
Garching,

Alemania

 

 

Icono flecha Gasteiz
  Asteazkena, urriak 2
  Museo Artium Icono
 
Ciechanover

Aaron

CIECHANOVER
Biomedikuntza
Technion, Haifa, Israel

p>  

Rafael YUSTE

Rafael
YUSTE

Biologia
Columbia Universtity, NYC, USA

 

 

Icono flecha Bilbo
  Osteguna, urriak 3
  Bizkaia Aretoa Icono
 
Dudley HERSCHBACH

Dudley

HERSCHBACH
Fisika-Kimika
Harvard University, Cambridge - MA, USA

 

Sir John PENDRY

Sir John

PENDRY
Fotonika
Imperial College London, UK

 

 

       
  Bell  

Dame Jocelyn
BELL BURNELL                                      
Astrofisika
Oxford University, UK

        

 

Britainia Handiko astrofisikari hau Glasgoweko Unibertsitatean lizentziatu zen Fisikan, eta Cambridgeko Unibertsitatean lortu zuen doktoregoa, 1969an. Cambridgen doktorego ondoko ikaslea zela, pulsar baten radio-seinalea aurkitu zuen lehenengoz, Antony Hewish bere tesiaren zuzendariarekin batera. Ikerketa horiengatik Hewishek Fisikako Nobel Saria partekatu zuen Sir Martin Ryle-rekin. Doktoregoa lortu ondoren, Bell Burnellek Britainia Handiko hainbat unibertsitate eta erakundetan lan egin zuen, eta irakasle bisitaria izan zen Ameriketako Estatu Batuetako Princeton Unibertsitatean. Zientzietako dekanoa izan zen Bath Unibertsitatean (2001-2004), Britainia Handiko Astronomiako Errege Elkarteko lehendakaria izan zen (2002-2004), Fisika Institutuko lehendakaria izan zen (2008-2010), eta gaur egun, Oxford Unibertsitateko Astrofisikako irakasle bisitaria eta Mansfield College erakundeko fellow kidea da.

 

Bell ez zen hartu Nobel Sariaren hartzaile-kide gisa, eta horrek polemika handia sortu zuen bere garaian. Dena den, beste hainbat erakundek saritu dute. Besteak beste, honako sari hauek azpimarra daitezke: Filadelfiako Franklin Institutuko Albert A. Michelson Domina (1973), Britainiako Astrofisikako Errege Elkarteko Herschel Domina (1989) eta Ameriketako Filosofia Elkarteko Magellanic Saria (2000). Halaber, ohorezko zenbait titulu jaso ditu. 2003an, Royal Society elkarteko kide hautatu zuten, eta 2007an, Britainia Handiko Inperioaren Ordenako Andre Komandante titulua eman zioten.

 

Up

       
  Ciechanover   Aaron
CIECHANOVER

Biomedikuntza
Technion, Haifa, Israel

 
       

 

Haifan jaio zen, Israelen. Technion - Israel Institute of Technology institutuko Ikerketako irakasle gailena da. Jerusalemgo Hebrew Unibertsitatean lizentziatu eta doktoratu zen. 1982an, Technion institutuan doktoratu zen. Han, graduondoko ikaslea zela, Avram Hershko doktorearekin batera eta Filadelfiako (AEB) Fox Chase Cancer Center zentroko Irwin A. Rose doktorearekin lankidetzan, aurkikuntza hau egin zuen: ubikitina eta diana-proteina baten lotura kobalentea proteina degradatzeko lehen seinalea da. Elkarrekin, mekanismo hori deszifratu zuten, haren funtzio proteolitiko nagusiak zehaztu zituzten, eta geroko proteasa espezifiko batentzako ezagutze-seinale gisa balio duen eredua proposatu zuten. MIT institutuan (Massachussets Institute of Technology), ubikitinari buruzko ikerketak egiten jarraitu zuen, Harvey Lodish doktorearen doktorego ondoko lankide gisa.


Beste ikerketa batzuekin frogatu zuen ubikitinak parte hartzen duen prozesuko proteolisiak eginkizun garrantzitsua duela hainbat prozesu zelularretan, eta sistemaren anomaliak daudela gaixotasun askoren mekanismo patogenikoen azpian –zenbait tumore gaizto eta gaixotasun neurodegeneratiboen azpian, besteak beste–. Aurkikuntza hori farmako berriak garatzeko oinarria izan da.

 

Ciechanover irakasleak hainbat sari jaso ditu, besteak beste, Albert Lasker Award saria (2000), Israel saria (2003) eta Kimikako Nobel saria (2004), Hershko eta Rose irakasleekin partekatu zuena. Era berean, Ciechanover Israelgo Zientzien eta Gizarte Zientzien Akademia Nazionaleko kidea da, baita Vatikanoko Zientzien Akademia Santuko kidea, Arteen eta Zientzien Akademia Amerikarreko kidea, AEBko Zientzien Akademia Nazionaleko kidea eta Zientzien Akademia Nazionalaren Medikuntza Institutuko kidea ere.

 

Up

       
  Cirac  

Juan Ignacio
CIRAC

Fisika Teorikoa
Max Planck Institut für Quantenoptik, Garching, Alemania

       

Juan Ignacio Cirac Manresan jaio zen, 1965ean. 1988an Fisika Teorikoan lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta 1991n doktoratu egin zen. 2001az geroztik Max Planck Sozietateko kide eta Optika Kuantikoko Max Planck Institutuko zuzendari da (Garching, Alemania).

 

Konputazio kuantikoan eta bere aplikazioetan (informazioan) aditua da, eta bere ikerketa nagusiak informazioaren teoria kuantikoaren arloan egin ditu. Bere teorien arabera, ordenagailu kuantikoak iraultza ekarriko du informazioaren mundura; izan ere, modu eraginkorragoan komunikatzea eta datuen tratamendua eta banku transferentziak modu seguruagoan egiteko aukera emango du.

 

Espainiako eta Austriako Zientzia Akademietako eta Ameriketako Fisika Sozietateko kide laguntzaile da. Hainbat sari jaso ditu, hala nola Austriako Zientzia Akademiako Felix Kuschenitz Saria (2001), Europako Zientzia Fundazioko Quantum Electronics Saria (2005), Ikerketa Zientifikoaren eta Teknikoaren Asturiasko Printzea Saria (2006) BBVA Fundazioko Ezagueraren eta Kulturaren Mugak Saria Oinarrizko Zientzietan (2008), Franklin Domina (2010) eta berriki Wolf Foundation-eko 2013ko Fisika Saria.

 

Up

       
  Cohen  

Claude
COHEN-TANNOUDJI

Fisika
Collège de France and Laboratoire Kastler Brossel Ecole Normale Supérieure, Paris, France
 


 
     

 

 

Konstantinan (Aljeria) jaiotako frantziar fisikaria da. 1962an, Pariseko Goi Mailako Eskola Normalean (École Normale Supérieure-ENS) lortu zuen doktoregoa. 1960an, Ikerketa Zientifikoko Zentro Nazionalean (Centre National de la Recherche Scientifique-CNRS) sartu zen, eta bertan aritu zen 1964ra arte; urte horretan, Pariseko Unibertsitateko irakasle izendatu zuten.

 

1973an, fisika atomikoko eta molekularreko irakasle gisa hasi zen Pariseko Collage de France ikerketa-zentro ospetsuan, eta lan horretan aritu zen urte luzez. Cohen-Tannoudji irakasleak irakaskuntza-esperientzia handia duenez, hainbat testuliburu argitaratu ditu, eta fisikako ikasleek, unibertsitatekoek zein graduondokoek, biziki balioesten dituzte.


Laser izpiekin atomoak geratzeko, hozteko eta harrapatzeko erabili daitezkeen hainbat mekanismori buruzko ikerketan aitzindaria izan zen. Cohen-Tannoudji eta bere taldea izan ziren aurrenekoak atomoak tenperatura oso baxuetan hozten, zero absolutuaren milioirena baino tenperatura baxuagoan. Cohen-Tannoudjik eta beste zenbait zientzialarik diseinatutako teknikek hainbat aplikazio espezifiko ekarri dituzte, hala nola zehaztasun handiko ordulari atomikoak, doitasun handiko interferometro atomikoak, eta grabitatearen indarra eta errotazioaren abiadura neurtzeko girometroak. Era berean, teknika horiek funtsezkoak izan dira materiaren egoera berriak ekoizteko, Bose-Einstein kondentsatuak, esaterako.

 

Up

       
  Dudley HERSCHBACH  

Dudley
HERSCHBACH

Fisika-Kimika
Harvard University, Cambridge - MA, EE.UU.

 

       

 

Dudley Herschbach San Josen jaio zen (Kalifornia), 1932an. Stanford Unibertsitatean ikasi zuen, eta bertan, Matematikan eta Kimikan graduatu zen, 1954an eta 1955ean hurrenez hurren. Ondoren, 1958an, Kimikan doktoratu zen Harvardeko Unibertsitatean, eta fisikako eta kimikako irakasle lanetan hasi zen Berkeleyko Unibertsitatean. 1963an Harvardera itzuli zen, eta 2005az geroztik fisikako lanaldi partzialeko irakasle ere bada Texaseko Unibertsitatean.

 

Yuan T. Lee-rekin batera, ikerketa kimikoan molekula sorten teknika erabiltzen hasi ziren lehenengo zientzialarietako bat izan zen. 1959an aparatu bat asmatu zuten, eta bertan, bi sorta, bakoitza substantzia bereko partikulek osatutakoa, gurutza zitezkeen; hala, hainbat espezietako atomoek eta molekulek talka egitea eta erreakzionatzea ahalbidetu zen. Talka horiei esker ikusi ahal izan zen erreakzioko produktuak ihes egiten duela sortak gurutzatzen diren lekutik. Hainbat partikula detektagailu erabiliz erreakzioko produktuek zenbateko energia duten zehaztu daiteke, eta baita energia hori nola banatzen den ere: translazioa (molekula osoaren mugimendua), dardara (molekula zatien barne oszilazioak) eta errotazioa.

 

Herschbach heziketa zientifiko eta jendarteko zientziaren jarraitzaile sutsua da. Adin guztietako ikasleei hitzaldiak ematen dizkie, zientzia eta aurkikuntzarekiko  duen gainezkako gogoa helaraziz. Herschbachek bere ahotsa eta irudia ere eskeini du  ‘Simpsonsdarren’ “Treehouse of horror XIV” kapituluan, non Fink irakasleari  Fisika Nobel Saria aurkezten ikus genezakeen.

 

Up

       
  Sir John PENDRY   Sir John
PENDRY

Fotonika
Imperial College London, Reino Unido

 
       

 

Ingalaterran jaio zen eta Imperial College London erakundeko Blackett laborategian dihardu 1981az geroztik.

 

Cambridgeko Unibertsitateko Cavendish laborategian ekin zion bere ibilbideari, eta ondoren, Erresuma Batuko Science and Technology Facilities Council erakundeko Daresbury laborategiko teoria-taldea zuzendu zuen sei urtez. Marconi enpresarekin lankidetzan, hainbat “metamaterial” diseinatu zituen (alegia, naturan aurkitzen ez diren propietateak dituzten material artifizial berritzaileak). Horrenbestez, permitibitate elektriko negatiboa duten metamaterialak diseinatu eta egin zituzten, eta geroago, berriz, iragazkortasun magnetiko negatiboa dutenak. “Leiar perfektua” egiteko proposamena izan zen proiektuaren gailurra; izan ere, uhin-luzerak ez du mugatzen leiar horren bereizmena. Pendryren lanek izan duten oihartzunari erreparatuta, errefrakzio-indizeen azterketa eta aplikazio praktikoa duen lehenengo “ikusezintasun-kapa” dira gehien jendarteratu direnak.

 

Imperial College London erakundeko Fisika Saileko buru izan zen John Pendry, baita Fisika Zientzien Fakultateko dekano ere. Jaso dituen aintzatespenen eta sarien zerrenda luzeari begira, aipatzekoak dira, besteak beste: Royal Societyko kide izatea (1984), Cambridgeko Unibertsitateko Downing Collegeko ohorezko bazkide izatea, Dirac saria (1996) eta Royal Societyko errege-domina (2006). Gainera, “Sir” titulua ere jaso du(2004), zientziari egindako ekarpenak direla-eta.

 

Up

       
  Rafael YUSTE  

Rafael YUSTE
Biologia
Columbia University, NYC, USA



 

       

 

Brain Activity Map Project (Garun Jarduera Mapeatzeko Proiektua) proiektuaren burua da. Maila handiko nazioarteko ekimen bat da, garun-zirkuituetan neurona bakoitzaren jarduera erregistratzeko eta manipulatzeko xedea duena. Obamaren administrazioak berriki babestu du proiektua, eta BRAIN ekimen gisa bataiatu dute.

 

Rafael Yuste Biologia Zientzien eta Neurozientzien katedraduna da, Columbiako Unibertsitatean (AEB). Madrilen jaio zen, eta bertan jaso zuen prestakuntza. Unibertsitate Autonomoko medikuntzako doktore egin zen, Jiménez Díaz Ospitale Fundazioan. Cambridgeko (Erresuma Batua) LMBn, Sydney Brenner-en taldean ikerketa aldi labur baten ondoren, doktoregoko ikasketak egin zituen Larry Katz doktorearekin, Rockefeller Unibertsitatearen Torsten Wiesel laborategian (New York). Gero, lankidetzan jardun zuen Bell Laborategiekin, eta han lau urteko doktore-ondokoa egin zituen David Tank eta Winfreid Denk doktoreekin batera, Konputazio Biologikoko Sailean, Fisikako Dibisioaren barruan. 1996. urtean, Columbia Unibertsitatearen Biologia Zientzien Sailean sartu zen. 2005. urtean, HHMI ikertzaile eta Garun Zirkuituen Kavli Institutuko zuzendarikide izendatu zuten, Columbian.

 

Yuste doktorea eta haren laborategia “alderantzizko ingeniaritza” estrategia bat ari dira ezartzen, mikro-zirkuitu kortikalaren funtzioa ulertzeko, oinarrizko elementua baita garuneko azalaren arkitekturan. Gai horiek ikertzeko, Yuste aitzindaria izan da laser-irudiko tekniken garapenean eta aplikazioan, hala nola zirkuitu neuronalen kaltzio-irudiak, irudi bifotonikoa, eta fotoestimulazioa, konposatu kaiolatuak eta argi modulazio bidezko mikroskopia holografikoa erabiliz. Aurrerapen tekniko horien bidez hainbat patente sortu dira, eta horietako bi merkaturatzeko lizentzia dute dagoeneko.

Yustek hainbat sari jaso ditu, eta horien artean New York Hiriaren Alkatearen Saria eta Neurozientzien Elkarteko Ikertzaile Gaztearen Saria nabarmentzen dira.


 

Up

 

Newsletterraren harpidetza

Jaso ezazu ekitaldien azken albisteak

Azken Albisteak

.................................................
Hitzaldien bideoak DIPC.TV n
Informazio gehiago
.................................................

 
 Emaiguzu zure iritzia   
 
.................................................

Like us, find us,
follow us

 Facebook   Twitter   Google plus  Flickr
.................................................

Get talking ...

Icon Twitter

.................................................

 

 

Antolatzaileak            
Babesleak   Laguntzaileak      
Ministeria de Educación, Cultura y Deporte Gobierno Vasco CFM Ikerbasque

 

Cic nanogune

Cátedra de Cultura Científica
Fecyt   Eureka! Artium

 

Donostia Kultura

 

 

Passion for Knowledge - Quantum 13

Irailaren 30etik urriaren 6ra
Basque Country, Spain Map

Antolakuntza:
DIPC euskampus-en baitan

Idazkaritza Teknikoa

Lankor - Kongresu eta Ekitaldiak
Parque Empresarial Zuatzu, Edif. Zurriola planta baja local 5
20018 Donostia - San Sebastián

Tel: +34 943 42 81 11         E-mail: larraitz@lankor.com
Fax: +34 943 42 80 55        Web: www.lankor.com

Multiplataforma

Web egokituta smarthphone eta tablet-entzako

Skype

Pas