Ongi etorri Passion for Knowledge - Quantum 13 jaialdira. Ekitaldi honen helburua, hain zuzen, zientzia etorkizuneko belaunaldien ongizateari begira jarduera giltzarria dela, eta ezagutza-egarria, zientziaren, teknologiaren eta kulturaren aurrerabiderako motorra dela nabarmentzea da.
Passion for Knowledge - Quantum 13, beraz, zientzia-komunikaziorako ekintza da. Zientzialariak eta publiko orokorra biltzea du xede nagusi, gure eguneroko bizimoduan zientziak duen garrantziari buruz hitz egiteko, eta bereziki, mekanika kuantikoak arlo ezberdin askotan, hala zientzian, nola kulturan eta ekonomian ere duen garrantziari buruz hitz egiteko.
Donostia International Physics Center (DIPC) antolatzen du Passion for Knowledge - Quantum 13 jaialdia, Euskampus, UPV/EHUko Nazioarteko Bikaintasun Campusa-ren esparruaren baitan.
DIPC, hain zuzen, punta-puntako zientzia-ikerketarako zentroa da, baina sorreratik bertatik, zientzia-ezagutza zabaltzeko erantzukizuna ere bere bizkar hartu du; izan ere, gune honen aburuz, kultura zientifikoak asko laguntzen die bai aurrerabideari eta baita gizartearen askatasunari ere. Zentroak, beraz, topaketa-guneak eskaintzen ditu, eta era honetako jaialdiak antolatzen ditu, herritarrei zientzia hurbiltzeko asmoz. Era horretan, DIPCren helburua da ezagutzari begirako jakin-mina, interesa, lilura, gogo-berotasuna eta pasioa pizteko gai izango den giro intelektuala sortzea; batez ere, gazteen artean.
Passion for Knowledge - Quantum 13-ren jarduera nagusiak, hain justu, Donostian egingo dira; alabaina, jaialdi honek bere egoitzatik harago iritsi nahi du. Kontuan izanda Euskampus gure herrialdeko proiektua dela, Passion for Knowledge - Quantum 13 programaren saio batzuk Bilbon eta Gasteizen ere egingo dira.
Programak izaera poliedrikoa dauka, eta antzekotasun handia du DIPCk aurretik antolatutako beste ekintza batzuekin. Hala, hainbat jarduera gauzatuko dira, gizartearen esku-hartzea lortzeko eta zientzia (batez ere, mundu kuantiko liluragarria) jendeari hurbiltzeko:
Hartzailea: Nazioarteko ikerketa-komunitatea
Edukiera: 100 lagun |
A scientific workshop focused on a topic of interest for the local community of researchers, covering various fields of condensed matter physics or material science. | ||||||||||||
PRESTAKUNTZA TAILERRAK
|
Hartzailea: Gure ikertzaile gazteak
Hizkuntza: Zehaztu gabe
Eman izena: Eman izena hemen Nobel Pitch-ean parte hartzeko. |
Unibertsitate-komunitateari eta bereziki ikertzaile gazteei, Masterreko ikasleei, PhDei, etab. zuzendutako atala da. |
|||||||||||
TOPAKETAK IKASLEAK
|
Hartzailea: Bigarren hezkuntzako eta Batxilergoko hezkuntza-komunitatea
Edukiera: 150-200 lagun
Eman izena: Izena doan eman ahal izango da, ikastetxeen bitartez. Aurretiko izen ematea eskuragarri hemen. |
top@DIPC Zientziarekin solasean! topaketen V. edizioa. Nobel saridunen eta bigarren hezkuntzako ikasleen arteko topaketak dira, eta aurreko urteetan bezalaxe, aurten ere, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntz Politika eta Kultura Sailaren lankidetza izango du. | |||||||||||
HITZALDI PUBLIKOAK
|
Hartzailea: Guztientzat Edukiera: 450 lagunHizkuntza: Ingelesa (Aldibereko itzulpena euskarara eta gaztelaniara) Datak: IRAILAK 30- URRIAK 4 Ordutegia: 17:00 - 19:30
Eman izena: Izena ematea doakoa da. Sakatu hemen izena emateko. |
Zientziaren arloko pertsonaia ezagunek (hainbat Nobel saridun, tartean) eta baita kulturaren eta ezagutzaren bestelako arlo batzuetako hizlari nabarmenek ere, mekanika kuantikoari eta haren ondorioei, biomedikuntzari, astrofisikari, historiari... buruz hitz egingo dute. | |||||||||||
Hartzailea: Guztientzat Edukiera: 450 lagun Hizkuntza: Gaztelania (Aldibereko itzulpena euskarara eta ingelesera)Datak: URRIAK 1- URRIAK 3 Ordutegia: 19:30 - 20:30 Egoitza: Victoria Eugenia Antzokia Eman izena: Izena ematea doakoa da. Sakatu hemen izena emateko. |
Naukas plataformako kolaboratzaile nabarmenetako batzuk zuzenean entzuteko aukera paregabea. Plataforma hori da, hain zuzen, gaztelaniaz dagoen sareko dibulgaziorako plataforma garrantzitsuena. | ||||||||||||
EKIMEN PARALELOAK
|
Hartzailea: Guztientzat Datak: Zehaztu gabe
- “Elkarrizketa” (“La Entrevista”) antzezlana. Informazio gehiago - On Zientzia dibulgazio-bideoak. Informazio gehiago |
Hainbat kultura-eragilerekin lankidetzan antolatutako dibulgazio-jarduera paraleloak. |
Jaso ezazu ekitaldien azken albisteak
.................................................
Hitzaldien bideoak DIPC.TV n
Informazio gehiago
.................................................
Like us, find us,
follow us
.................................................
Get talking ...
Tweets sobre "@DIPCehu OR @euskampus OR #quantum13"
@DIPCehu | @euskampus
#quantum13
.................................................
Passion for Knowledge - Quantum 13
Irailaren 30etik urriaren 6ra
Basque Country, Spain
Antolakuntza:
DIPC euskampus-en baitan
Idazkaritza Teknikoa
Lankor - Kongresu eta Ekitaldiak
Parque Empresarial Zuatzu, Edif. Zurriola planta baja local 5
20018 Donostia - San Sebastián
Tel: +34 943 42 81 11 E-mail: larraitz@lankor.com
Fax: +34 943 42 80 55 Web: www.lankor.com
Multiplataforma
Web egokituta smarthphone eta tablet-entzako
Pas
Esta obra está bajo una Licencia Creative Commons Atribución-NoComercial-CompartirIgual 3.0 España