News#Urr1 |
||||||||||
Higgs bosoia, gizateriaren erabateko arrakasta
José Ignacio Latorrek, Universitat de Barcelonako Fisika Teorikoko katedradunak eta CERNeko ikertzaileak, iazko udako aurkikuntza zientifikoa gogoraraziz hasi du bere hitzaldia. Gaur egun dagoeneko baieztatu den aurkikuntzari buruz aritu da: Higgs bosoiaren aurkikuntza, hain zuzen ere. 50 urte haren atzetik egon ostean, “Higgs bosoiaren aurkikuntza izugarrizko arrakasta izan zen gizateriarentzat” gehitu du Latorrek. “Aurkikuntza egin eta urtebetera, 10.000 Higgs ditugu bilduta sakon aztertzeko” ondorioztatu du.
Ciechanover, berrikuspena bizi-itxaropenaren mende magikoari
Aaron Ciechanover-ek, 2004ko Kimikako Nobel saridunak, gizateriak azkeneko 100 urteetan izandako aurrerapen medikoei buruz aritu da, posible egin baitute XX. mendea "magikoa izatea bizi-itxaropenarentzat. 100 urtean 30 urte handitu dugu bizi-itxaropena". Ezinezkoa ikusten du jakitea gaixotasun guztiak sendatzera iritsiko garen, bai eta zer ondorio izango lukeen ere hori lortzeak. Izan ere, XX. mendeko bizi-itxaropenaren handitzeak "hainbat gaixotasun agertzea eragin du, hala nola minbizia edo alzheimerra. Antzina ez ziren halakoak pairatzen, ez baikinen haiek garatzeko adina bizi", adierazi du. |
||||||||||
|
||||||||||
HITZALDIAK Rafael Yuste eta Columbia Unibertsitateko bere taldeak giza-garunak nola funtzionatzen duen ulertzeko grina dute. Horretarako, garun-azala ulertzeko erronka dute esku artean. Zergatik da garrantzitsua garun-azala ikertzea? Jarduera nagusi guztiak biltzen dituen atala da garun-azala, pentsamenduak, irudimenak… Halaber, “garuneko gaixotasunen jatorria da, eta zoritxarrez, ez dugu horiek sendatzeko konponbiderik, ez baitugu garun-azalaren funtzionamendua ezagutzen” adierazi du Yustek. Horregatik, Yuste eta bere taldea Obamaren administrazioaren The Brain Activity Map proiektuan buru-belarri dihardute. Gaur Donostian bezala, bihar Bilbon eskainiko du Rafael Yustek hitzaldia, Bizkaia Aretoan.
|
NAUKAS QUANTUM Hitzaldi arin eta zorrotzak 10 minutuko hitzaldi arin, fresko eta dibertigarrien bidez, kuantikarekin lotuta dauden gaiak izan dituzte hizpide Naukas plataformako hizlariek. Batzuek gai zientifikoak jorratu dituzte, hala nola Pablo Rodriguezek, molekulen geometriaz aritu baita, eta bizidunotan molekula batzuen forma jakin batzuk, eta ez besterik, agertzea eboluzioaren probatzat eman du. Beste batzuek, berriz, kuantikari lotuta sortu den sasizientziak salatu dituzte. Mauricio-José Schwarzek, adibidez, aipatu du sendabide kuantikoak bereziki arriskutsuak direla. Horrelako hitzaldi-sorta bihar eta etzi ere ikusteko aukera izango da Victoria Eugenia antzokian, Naukas plataformaren eskutik. |
|
||||||||
Bazenekien ...
Rafael Yuste zientzialari madrildarrak 2,5 milioi dolarreko (gutxi gorabehera 1,9 milioi euroko) saria jaso duela AEBn? Yuste giza-garunaren mapa eraikitzeko asmo handiko ikerketa-ekimen baten sustatzailea da, eta garuneko jardueraren mapa irudikatzeko aukera emango dioten teknika berriak aztertzeko baliatuko du NIH erakundeak esleitutako saria; garun-azalari buruzko ikerketa bat garatzeko, hain zuzen ere. Yusteren hipotesia baieztatzen bada, zientzia garunaren funtzionamendua ulertzetik gertuago egongo da. Zorionak Rafael! |
||||||||||
|
||||||||||
Prentsa Bulegoa | Tel: 688 825 876 | E-maila: prensa@quantum13.eu |
Passion for Knowledge - Quantum 13
Irailaren 30etik urriaren 6ra
Basque Country, Spain
Antolakuntza:
DIPC euskampus-en baitan
Idazkaritza Teknikoa
Lankor - Kongresu eta Ekitaldiak
Parque Empresarial Zuatzu, Edif. Zurriola planta baja local 5
20018 Donostia - San Sebastián
Tel: +34 943 42 81 11 E-mail: larraitz@lankor.com
Fax: +34 943 42 80 55 Web: www.lankor.com
Multiplataforma
Web egokituta smarthphone eta tablet-entzako
Pas