News#Urr2

Like us, find us, follow us   Facebook  Twitter  Google plus Flickr

Cohen-Tannoudji, atomo eta fotoi artean

 

Claude Cohen-Tannoudji Fisikako Nobel saridunak argiari eta materiari buruz hitz egin du bere hitzaldian. “Argia eta materia eta horien arteko elkarrekintzak ulertzea ezinbestekoa da fisikaren alorrean” adierazi du Cohen-Tannoudjik. “Argia  atomoen egitura aztertzeko oinarrizko informazio-iturria da, eta gainera, atomoak manipulatzeko ere erabil daiteke” gehitu du. Gaiaren garrantziaz jabetzeko zenbait aplikazioren adibideak jarri ditu. Erresonantzia magnetikoetan hautematea zehatz-mehatz egiteko teknika baten adibidea aipatu du, besteak beste.

 

Multimedia
Flickr

Hizlari gonbidatuak

Ikusi albuma

Dipc Tv

Hitzaldiak
Ikusi bideoa
Gehiago ikusi

HITZALDIAK

Grafeno miresgarria argitara

 

Grafenoari buruz mintzatu da José María Pitarke bere hitzaldian; Graphenean sintetizatutako grafeno-geruza bat ere erakutsi dio jendarteari, alegia, elkarri lotutako karbono-atomoz eratutako bi dimentsioko geruza bat. Grafenoa bi dimentsiokoa dela esaten da, karbono-atomo bakarreko lodierakoa delako. Material horrek propietate "miresgarriak" dituela esan du Pitarkek. Besteak beste, "beste edozein material baino malguagoa eta sendoagoa da -aipatu du-. Katu baten bibotea adina pisatzen duen grafeno-geruza baten gainean katu osoa jar dezakegu geruza apurtu gabe".

 


 

HITZALDIAK

Zulo beltzak, espazioko xurgagailuak


Atzo Bilboko Bizkaia Aretoan bezala, Jocelyn Bell astrofisikari britainiarrak orain arteko hitzaldietan landu gabeko gai bat jorratu du gaur Donostiako Victoria Eugenia antzokian: zulo beltzak. “Zulo beltzak espazioko xurgagailuak dira. Hurbiltzen zaien guztia xurgatzen dute eta zulo horietan sartzen den materia oro desagertu egiten da” azaldu du Bellek. Baina, zenbat hurbil gintezke zulo horietara haiek gu irentsi gabe? “Objektuaren masaren araberakoa da hori” dio. Zer gertatuko litzaiguke zulo beltz batera hurbilduko bagina? Ez da ideia ona - azpimarratu du -­, suntsitu egingo baikinateke.

Streaming

Martes, 1 de Octubre

> URR 3 | 17:00-20:30 | reloj 180' |

   John PENDRY, Fotonika

   Arantxa URRETABIZKAIA, Literatura

   Jean-Marie LEHN, Kimika supramolekularra

   NAUKAS Quantum

Orain ikusi

 

argazkia

Bazenekien ...

 

Passion for Knowledge – Quantum 13jaialdian lau Nobel saridunak ez ezik, Nobelerako bi hautagai ere badaudela? Hain zuzen, John Pendry eta Juan Ignacio Cirac Fisikako Nobel saria irabazteko hautagaien artean egon dira inoiz. John Pendry, ikusezinaren gizona, behin baino gehiagotan agertu da kinieletan. Juan Ignacio Cirac, berriz, Nobel saria irabazteko Espainiako hautagai nagusia izan daitekeela diote inkestek, ordenagailu kuantikoan egindako aurrerapenengatik. Denborak esango du Nobelen izarrartean sartzen diren bi zientzialari horiek. 

 

TREBAKUNTZA-TAILERRAK

Ikerketari aplikazioak bilatzeko tailerra

 

Gaur hasi dira ikertzaile gazteei bideratutako trebakuntza-tailerrak. Tecnalia Ventures-eko Asier Rufinok ikerketaren balorizazioaren ikastaroa eman du. Oinarria ikerketan duten aplikazioak garatzeko gako eta osagaiak eman ditu ezagutzera Rufinok. Hau da eman duen gako garrantzitsuenetako bat: "Prozesu horien lehengaiak beti izan behar du erakunde edo enpresa batek duen arazo bat; geuk garatzeko gai garen teknologiaren bidez konpon dezakegun arazo bat. Ez da zuzena gerora nori interesa dakiokeen pentsatzera eramango gaituen teknologiak garatzea".

 

Balorizazioaren tailerraz gain, aste honetan aurkezpenei eta dibulgazioari buruzko tailerrak ere ematen ari dira ikertzaile gazteentzat.

 

 

 

logo rss  Prentsa Bulegoa |
Tel: 688 825 876 | E-maila: prensa@quantum13.eu


 

 

 

 

Antolatzaileak            
Babesleak   Laguntzaileak      
Ministeria de Educación, Cultura y Deporte Gobierno Vasco CFM Ikerbasque

 

Cic nanogune

Cátedra de Cultura Científica
Fecyt   Eureka! Artium

 

Donostia Kultura

 

 

Passion for Knowledge - Quantum 13

Irailaren 30etik urriaren 6ra
Basque Country, Spain Map

Antolakuntza:
DIPC euskampus-en baitan

Idazkaritza Teknikoa

Lankor - Kongresu eta Ekitaldiak
Parque Empresarial Zuatzu, Edif. Zurriola planta baja local 5
20018 Donostia - San Sebastián

Tel: +34 943 42 81 11         E-mail: larraitz@lankor.com
Fax: +34 943 42 80 55        Web: www.lankor.com

Multiplataforma

Web egokituta smarthphone eta tablet-entzako

Skype

Pas