News#Urr3 |
||||||||||
Molekulen aldamioen arkitektoa Jean-Marie Lehn Kimikako Nobel saridunak kimikaren mundua publikoari hurbiltzeko bidaia labur bat egin du. Izaki bizidunak eta materialak molekuletatik eta molekula horien arteko konbinazioetatik sortzen direla gogorarazi du. “Kimikak molekula gero eta konplexuagoak sortzeko aukera ematen digu” adierazi du Lehnek. Kimika supramolekularra, berriz, molekulen arteko lotura horiek kontrolatzen saiatzen da. Horretarako, “molekula batzuk besteekin bat datozen ikusi behar da, giltzaren eta sarrailaren kasuan gertatzen den legez. Arkitektura hori ulertu nahian gabiltza” gehitu du. |
||||||||||
|
||||||||||
HITZALDIAK Imperial College London erakundeko Sir John Pendry zientzialari ingelesak ikusezintasunari buruz hitz egin du. “Ikusezintasuna ikertzeko ezinbestekoa da itzaletatik desegitea” adierazi du ikusezinaren gizonak. Itzalik ez sortzeko kontu handiz lan egin behar dela argiarekin –dio-. Izan ere, “materialetan oso ohikoa ez den fenomeno bat lortu behar da; alegia, argiak ibilbide kurbatua egin behar du, eta ez lerro zuzena” azaldu du. “Argiaren ibilbidea aldatzea lortzen badugu, ikusezintasun-kapa lortuko dugu” gehitu du Pendryk. Horretarako, metamaterial izeneko material berriak ikertzen ditu, ezaugarri paregabeak baitituzte.
|
HITZALDIAK Euskararen alde egindako gauza onez Gerra ostean euskara publikoan hitz egitea debekatuta zegoenean, euskaraz egiteari eta irakasteari eutsi zioten pertsonak goraipatuz hasi du Arantxa Urretabizkaiak hitzaldia. Izan ere, "haiek erein zuten hazia, gerora euskara gaur egun den zuhaitz handi bihurtuko zena". Euskararen batasuna hizkuntzari gertatu zaion gauza onenetako bat dela kontatu du, horren aldeko bidea liskartsua izan bazen ere hasieran. "Elkarlanean, aurreko erraldoien bizkarrera igota iritsi gara gaur egungo egoerara", dio, garai zail haietan euskalgintzan jardun zirenak eta bide hori indartu zuten gurasoak aintzatetsiz. |
|
||||||||
Bazenekien ...
Donostiako Victoria Eugenia antzokia eta Bohr-en eredu atomikoa garaikideak direla? Victoria Eugenia Antzokia 1912an inauguratu zuten eta sorreratik izan da hiriko kultur-ekintza nagusien egoitza. Urtebete beranduago, Niels Bohr fisikariak Bohr-en eredu atomikoa proposatu zuen 1913an. Ehun urte igaro dira ortutik, eta Passion for Kwoledge – Quantum 13 jaialdiak protagonismo berezia eman nahi izan dio mekanika kuantikoari. Izan ere, aurten ospatzen da Bohr-en eredu atomikoaren jaiotzaren 100. urteurrena. Horixe izan zen, hain justu, mekanika kuantikoaren oinarrizko mugarrietako bat. |
||||||||||
TOPAKETAK Nobel saridunak iragartzeko ahaleginetan
Dudley Herschbach eta John Pendry elkartu dira gaur top@DIPC Zientziarekin solasean! topaketan, Bilboko Bizkaia Aretoan, Pedro Miguel Etxenike moderatzaile zutela. Ikasleek hurrengo Nobel saria nori emango dioten galdetu dietenean, hirurak bat etorri dira esanez Fisikako Nobela Higgs bosoia aurkitu zutenei eman beharko lieketela. Kimikakoaren aurreikuspena egiteko Herschbachi eskatu diote, baina ez da izenik ematera ausartu: “hautagai asko nire lagunak dira, eta ez dut inor baztertu nahi”. Etxenikek, bestalde, Higgs bosoiaren aurkitzaileei % 60ko probabilitatea eman die Nobela irabazteko, eta, gainerako % 40, bere ondoan ezarrita zegoen Pendryri.
|
||||||||||
Prentsa Bulegoa | Tel: 688 825 876 | E-maila: prensa@quantum13.eu |
Passion for Knowledge - Quantum 13
Irailaren 30etik urriaren 6ra
Basque Country, Spain
Antolakuntza:
DIPC euskampus-en baitan
Idazkaritza Teknikoa
Lankor - Kongresu eta Ekitaldiak
Parque Empresarial Zuatzu, Edif. Zurriola planta baja local 5
20018 Donostia - San Sebastián
Tel: +34 943 42 81 11 E-mail: larraitz@lankor.com
Fax: +34 943 42 80 55 Web: www.lankor.com
Multiplataforma
Web egokituta smarthphone eta tablet-entzako
Pas