News#Ira30 |
||||||||||
Alfonbra gorria zientziari
Hasi da Passion for Knowledge – Quantum 13 zientzia-jaialdia Vitoria Eugenia antzokia gainezka dela. Irekiera-ekitaldian, zientziak duen garrantzia nabarmendu du Pedro Miguel Etxenikek eta kongresua berriki hildako Henrich Rorher irakasleari eskainiz bukatu du hitzaldia. “Gizakiak bizitza hobeto ulertzeko ikertzen du; izan ere ezagutzarekiko grina du” dio Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektoreak. Urkullu lehendakariak, berriz, jaialdi honek duen ibilbide luze eta oparoa nabarmendu du, eta halaber, mota honetako jaialdiek duten garrantzia goraipatu du. “Gaurko aurrerakuntza zientifikoek biharko ongizatea bermatzen dute” bukatu du.
|
||||||||||
|
||||||||||
HITZALDIAK Dudley Herschbach 1986ko Kimikako Nobel saridunak homenaldia egin dio Niels Bohr-i Passion for Knowledge – Quantum 13ko irekiera-hitzaldian. Bertan, atomoen egiturari buruz Bohrek idatzitako trilogiaren errepasoa egitearekin batera, Bohr zer grinatsua zen helarazi die bertaratutakoei, bai eta zer garrantzitsua den horrelakoa izatea: “Bohr ohartu zen fisika klasikoa ez zela nahikoa atomoen ikerketarekin jarraitzeko, eta bere lanarekin aurrera jarraitzea erabaki zuen. Izan ere, zientzia artea da, arkitektura, paradoxei eta erronkei aurre egitea. Oso garrantzitsua da dagoen materiala eta teknika erabiltzea begiak ireki eta mugak apurtzeko”.
|
HITZALDIAK Etorkizuneko superordenagailuak
Juan Ignacio Cirac, Asturiasko Printzea Saria (2006) eta Optika Kuantikoko Max Planck Institutuko zuzendariak superordenagailuak nolakoak izango diren 50 urte barru azaldu du. Superordenagailuek ohiz kanpoko kalkuluak egingo dituzte, erreakzio kimikoak aztertzeko, material berriak diseinatzeko eta abar. Horretarako, fisika kuantikoaren arloan azken 30 urteotan izandako aurrerapen batzuk azaldu ditu. Izan ere, aurrerapen horiei esker, “ordenagailu kuantikoen lehenengo prototipoak garatu dituzte”. Nolanahi ere, “oraindik ere bide luzea egin behar da ordenadore kuantiko bat lortzeko; alegia, egungo ordenagailuek gainditu ezin dituzten arazoak konponduko dituzten ordenagailuak lortzeko” dio Ciracek. |
|
||||||||
Bazenekien ...
10 urtean erabateko iraultza izan zela atomoaren egiturari buruzko ezagutzan? 1904an, atomoa mahaspasa-opil baten antzekoa zela uste zen. 1913an, berriz, atomoek nukleo bat eta elektroi-orbitak dituztela frogatu zuen Niels Bohr fisikariak. Aurkikuntza horren mendeurrena ospatu nahi du Passion for Knowledge – Quantum 13 jaialdiak. Izan ere, mekanika kuantikoaren abiapuntua izan zen Bohren eredua. Gaur egungo bizimoduan eragin handiena izan duen teorietako bat da mekanika kuantikoa, hainbat aplikaziori bidea eman baitie, hala nola elektronikari edo medikuntzako diagnostiko-teknikei. |
||||||||||
TOPAKETAK Passion for Knowledge - Quantum 13 zientzia-jaialdiak hasiera paregabea izan du Eureka! Zientzia museoan. Berrehun gazte baino gehiago bildu dira bertan, punta-puntako ikertzaileekin egindako top@DIPC Zientziarekin solasean! topaketan. Juan Ignacio Cirac, Jocelyn Bell eta Claude Cohen-Tannoudji zientzialari handiek ikasleei azaldu diete haien adina zutenean zer ikasketa-aukera izan zituzten eta nondik nora jo zuten gaur egun diren zientzialari handi izatera iristeko. Ikasleek ere izan dute aukera zientzialarioi galderak egiteko, eta galdera pertsonalak, zientzia-gaiei buruzkoak eta orokorragoak egin dizkiete. Gaur Donostian bezala, asteazkenean Aaron Ciechanover eta Rafael Yuste ikasleen esanetara egongo dira Gasteizen.
|
||||||||||
Prentsa Bulegoa | Tel: 688 825 876 | E-maila: prensa@quantum13.eu |
Passion for Knowledge - Quantum 13
Irailaren 30etik urriaren 6ra
Basque Country, Spain
Antolakuntza:
DIPC euskampus-en baitan
Idazkaritza Teknikoa
Lankor - Kongresu eta Ekitaldiak
Parque Empresarial Zuatzu, Edif. Zurriola planta baja local 5
20018 Donostia - San Sebastián
Tel: +34 943 42 81 11 E-mail: larraitz@lankor.com
Fax: +34 943 42 80 55 Web: www.lankor.com
Multiplataforma
Web egokituta smarthphone eta tablet-entzako
Pas